Ricardo Iñurria Arzubide eskultorearen lana da. Abandoko San Bizente Martiriaren parrokian bedeinkatu zuen bere parrokoak eta Bilboko Artzapezak, Domingo de Abona Vidaurrazaga jaunak, eta Ostiral Santuko Ehorzketa Santuaren Prozesioan aurkeztu zen, 1944ko apirilaren 9an.
Gineako zur polikromatuan zizelkatua, juduen herriaren aurrean aurkeztutako Jesusen eszena irudikatzen du. Jesus erdian zutik dago, borrero batekin batera, erromatar soldadu bat hartaz trufatzen den bitartean. Atzealdean Pontzio Pilatos gobernadorea dago, keinu desinteresatuaz. Bilboko pertsona batzuk eredu izan ziren irudigileak tailuak egin zitzan.
Aipatzekoak dira, baita ere, irudigile berak diseinatu eta egindako andak, Gineako zurezkoak, urre eta zilarrezko ogiz apainduak eta izkinetan lau dragoi dituztenak. Denak desberdinak dira eta ilaje desberdina dute. Horien artean bost aingeru daude, gizakiaren aldarte ezberdinak irudikatzen dituztenak, eta, horrela, multzo horrek ongi eta gaizkiaren alegoria bat irudikatzen du.
Jatorrian, bere lau izkinetan, intsentsua eta ezproia erretzen zituzten lau sutontzi ere bazituen, baina 80ko hamarkadan lapurtu egin zituzten.
Paso hori Ostiral Santuko arratsaldean baino ez da ateratzen, Ehorzketa Santuaren Prozesioan, eta Alde Zaharreko Aste Santuko Pasoen Museoan egoten da ikusgai.