Osasun Kristo Santua

URTEA

2018

-

IRUDIGILEA

Jesús Cepeda Conde

(Sevilla 1988 - ...)

PROZESIOA

Ostegun Santua

Osasun prozesioa

LEKUA

Abandoko San Bizente

Martiriaren parrokia

Jesus Cepeda Conde irudigilearen lana da. 2018ko Ostegun Santuko goizean Jose Maria Ruiz de Azua parrokoak bedeinkatu zuen Abandoko San Bizente Martiriaren parrokian, Osasun Prozesioa hasi baino lehen.

Errege zedroaren zurez egindako irudiak, estilo barrokokoak, Sevillako eskolakoak, tamaina naturalekoak, ezaugarri juduak ditu, eta azterketa anatomiko handi bat, non irudigileak Kristoren ezaugarriak jasotzen dituen. Bere aurpegi hila umiltasunez, kontsolamenduz eta bakez beteta dago. Ezkerreko sorbaldan traumatismo bat ikusten da, gurutzearen kargaren ondorioz kalbarioetaraino, eta bizkarrean 43 zartada zenbatu daitezke. Bere gorputz-adarren amaieran, lehen post mortem zeinuak ikusten dira. Hil-oihalak, bere soinaren eskuinaldeko behealdean lotuta, piramide formako estudio bat du.

Enborrean, hiru iltze piramidalek sartzen dute Jesus. Gurutze gainean, honako kartel hau irakur daiteke: “Nazareteko Jesus, juduen erregea”, hebreeraz, grezieraz eta latinez idatzia.

Tailu hau Ostegun Santuko goizean ateratzen da, Osasun Prozesioan, eta Ostiral Santuko arratsaldeko Ehorzketa Santuaren Prozesioan, Golgota pasoaren irudi nagusi gisa. Gaur egun, irudi hau, Abandoko San Bizente Martiriaren elizako Zumelzuren kaperan gurtzarako ikusgai dago.

ANDAK, Illescaseko (Toledo) zizelkariak, Alejandro Villaseca Navarro, egin zituen, pinu egurrez eta intxaurrondo ilunean bernizatuz. Abandoko San Bizente Martiriaren tenpluko apaingarrietan inspiratuta daude. Errege zedro zurez egindako bi kartola nabarmentzen dira, Jesusen bizitzako bi une garrantzitsu irudikatzen dituztenak, jaiotza eta bataioa. Jesus Cepeda Conde irudigile sevillarrak egin zituen erliebeak. Jose Muñozen tailerrak San Fernandon (Cadiz) egindako damasko berdezko gualdrapa batez errematatuta daude. Osasun Kristo Santua, Golgota pasoa eta Kristo Berpiztua bizkarrean eramateko eginda daude.

“Eguerdi aldea zen, eta ilundu egin zuen lurbira guztian hirurak arte. Eguzkia ezkutatu egin zen, eta santutegiko oihala erdiz erdi urratu zen. Jesusek, oihu handia eginez, esan zuen: «Aita, zure eskuetan jartzen dut bizia». Hau esanik, azken arnasa eman zuen.”

Lukas 23, 44-46