Kofradiaren 60. urteurrena ospatzeko egin zen. Sevillako estiloan eginda dago, belus beltz, gorri eta morez; urre, zilar eta zeta finezko hariekin; eta, hainbat puntutan, setillo, hostoxka, aldrillo, kartoi mehea, ezkatatuak, harri-koskorrekin batera. Errenazentista estilokoa da, 65x65cm-ko tamainarekin. Akantozko lore brodatuen eta lorezko erremateen artean, lentejuela lauz eta kanutillo hariz apainduak, kofradiako sail bakoitzeko ikurrak agertzen dira.
Aurrealdean eta erdian, kofradiaren ikurra ageri da brodatuta: Jerusalemgo Gurutze gorria, urre-koloreko bi palma dituena, Nekaldiaren Kofradiaren eta Bilboren izenez inguratuta. Kofradiaren ikurraren azpian eta bi alboetan, bi dragoi daude, Ecce Homoren andek dituztenak gogoratzeko. Behealdean, hiru armarri daude gure egoitza irudikatzeko: Abandoko elizatekoa, Abandoko San Bizente Martirikoa eta Bilbokoa, Ecce Homoren anden erdiko aingeruaren bolizko erreprodukzioarekin errematatuak. Ezkutu eta aingeru multzoa barnean hartuz, arantzazko koroa bat agertzen da, Ecce Homoren Kristo eta Nekaldiaren Aita Jesus daramatzatena bezalakoa. Behealdean, musikaren ikurra den harpa batekin agertzen da. Oihalaren goialdean, Mariaren ikurra eta urrezko zazpi sastakaiek zeharkatzen duten bihotz gorri bat agertzen dira, Oinazeetako Amaren sinboloak.
Atzealdean, Nekaldiaren Kofradiaren jatorrizko ikurra eta gerrikoa, Jerusalemgo Gurutze eta gerriko zuriak ageri dira; eta Palmetako Kofradiaren jatorrizko ikurra eta gerrikoa, erdiko gurutze morea bi palma hori gurutzatua eta gerriko zuriz inguratua.
Oihala, fleko eta bost borloi bizantziarrez errematatuta dago, guztia urre finez. Sevillako zilar koloreko urregintzako makila batekin eramaten da, ereinotz inguratutako arrano batekin errematatua. Sorbalda gainean eramaten da zutoihaldun gurutzatu batekin. Prozesioan, banda eta zutoihalaren artean doa.