Golgota

URTEA

2019

Gauzatzen

IRUDIGILEA

Jesús Cepeda Conde

(Sevilla 1988 - ...)

PROZESIOA

Ostiral Santua

Ehorzketa Santuaren prozesioa

LEKUA

-

-

Jesus Cepeda Conde irudigile sevillarrak egindako eskultura-multzo bat da. Irudi nagusia Osasun Kristo Santua da. Tailu honekin batera, eszena ezberdinak irudikatzen dituzten sei irudi daude. Aurrealdean, Kalbarioa irudikatzen da (Jesus, Ama Birjina, Maria Magdalena eta San Joan). Atzealdean, bi soldadu erromatarrek Jesusen tunika zotz egiten dute Jose de Arimatea tailuak behatuz.

Amaitu gabeko misterio-pasoa da. Orain arte egindako irudiak San Joan eta Ama Birjina dira; biak errege zedro zurez zizelkatuak eta olioz polikromatuak. San Joan gorputz osoz dago zizelkatuta, garbitasun oihalarekin, eta janztekoa da. Bestalde, Ama Birjina janzteko eta tamaina naturaleko irudia da, eta eskuak otoitz egiteko jarreran ditu. Sei malko ageri dira aurpegi delikatuaren masailetan.

Prozesioko pasoak Bilboko kaleak zeharkatzen ditu Ostiral Santuko arratsaldeko Ehorzketa Santuaren Prozesioan eta, etorkizunean, Alde Zaharreko Aste Santuko Pasoen Museoan egongo da ikusgai.

“Golgota izeneko tokira iritsi zirenean (Golgotak «Burezur» esan nahi du), behazunez nahasiriko ardoa eman zioten edatera. Jesusek dastatu bai, baina ez zuen edan nahi izan. Gurutzean josi ondoren, soldaduek Jesusen jantziak banatu egin zituzten zotz eginez.”

Mateo 27, 33-35