Oinazeetako Ama

URTEA

XX. mende hasiera

-

IRUDIGILEA

Quintín de Torre Berastegi

(Bilbao 1877 - Bilbao 1966)

PROZESIOA

Pasio Ostirala

Oinazeetako Amaren prozesioa

LEKUA

Abandoko San Bizente

Martiriaren parrokia

Abandoko San Bizente Martiriaren parrokiako eliztarren ondarearen irudi bat da, Quintin de Torre eskultore eta irudigileak egina eta XX. mende hasierakoa.

Janzteko irudia da, burua, lepoa eta eskuak zur polikromatuan zizelkatuta dituena. Lan honetan bere sortzailearen fintasuna eta estiloa ikus daitezke. Gure Ama Doloretsua irudikatzen du eta eskuak otoitz jarreran ditu, gizateriaren eta bere oinazeari buruz hausnartuz.

Tailuak, urre zurizko diadema batekin koroatua, urrezko eta harribitxizko brodatuz betetako arropa eta mantu bat ditu. Bere arrosarioa eta zazpi sastakaiz zeharkatutako bihotza ere nabarmentzen dira.

Abandoko kaleak zeharkatzen ditu Nekaldiaren Aita Jesusekin batera, Oinazeetako Amaren prozesioan Pasio Ostiral arratsaldean. Gaur egun, irudi hau, Abandoko San Bizente Martiriaren elizako Zumelzuren kaperan gurtzarako ikusgai dago.

“Simeonek Mariari esan zion: Eta zuri ere saminezko ezpatak zulatuko dizu bihotza. Horrela guztien asmo ezkutuak agerian geldi daitezen.”

Lukas 2, 35