Nekaldiaren Aita Jesus

URTEA

2001

-

IRUDIGILEA

Luis Álvarez Duarte

(Sevilla 1950 - Sevilla 2019)

PROZESIOAK

Pasio Ostirala

Oinazeetako Amaren prozesioa

Ostegun Santua

Afari Santuaren prozesioa

LEKUA

Abandoko San Bizente

Martiriaren parrokia

Luis Álvarez Duarte irudigileren lana da. 2001eko apirilaren 6ko gauean, Pasio Ostiralean, Abandoko San Bizente Martiriaren parrokian, Jose Maria Ruiz de Azua parrokoak bedeinkatu zuen, Josu Bergara Jauna, Bizkaiko Ahaldun Nagusia, eta Iñaki Azkuna Jauna, Bilboko alkatea, aitabitxiak izaten. Jarraian, Aste Santuan aurkeztu zen.

Zigortuta egon arren, oraindik epaitu ez duten Jesus gatibu bat irudikatzen du. Janzteko irudia da, polikromatua, errege Gineako zurez egina eta sevillar estilokoa. Jesus umiliatua pretoriorako bidean irudikatzen du tailuak. Pasoa prest dago 22 lagunek bizkarrean eramateko.

Irudi hau, Oinazeetako Amarekin batera, Pasio Ostiral gauean eta Ostegun Santuko arratsaldeko Afari Santuaren Prozesioan ateratzen du kofradiak. Bi aldiz ere parte hartu zuen Asteazken Santuko Bakardadeko Andre Mariaren Prozesioan.

Gaur egun, Abandoko San Bizente Martiriaren elizako Karmengo kaperan gurtzarako ikusgai dago irudi hau. Bere eguneroko gurtzarako, kolore liturgikoaren arabera aldatzen diren hainbat tunika ditu: Abendutik Hausterre-egunera arte, marfil kolorekoa; Garizuman, Hausterre-egunetik Pasio Ostiralera arte, more kolorekoa; Pasio Ostiraletik Berpizkunde Igandera arte, purpura kolorekoa; Berpizkunde Igandetik Mendekostera arte, berriro marfil kolorekoa; Mendekostean, gorri kolorekoa; eta Mendekostetik Abendura arte, purpura kolorekoa.

ANDAK 2017an Francisco Verdugo Rodrigo zizelkari sevillarrak egin zituen, errege zedro zurez eta intxaurrondo ilunean bernizatuz. Erabat pertsonalizatuak, Bilboko San Bizente Martiriaren tenpluko apaindura ezberdinetan inspiratuak daude. Aurrealdean eta atzealdean, bi erliebe nabarmentzen dira, koroatzearen aurreko unea eta zigortzearen ondorengo unea irudikatzen dituztenak. Biak Jesus Cepeda Conde irudigile sevillarrak egin zituen errege zedro zurez.

San Fernandoko (Cadiz) Jose Muñozen tailerrak urrezko eta zetazko hariz egindako gualdraparekin errematatzen dira andak. Diseinua Abandoko San Bizente Martiriaren tenpluko erretaulen apainduretan eta sakristiako alfonbran inspiratua dago. Aurrealdean, Nekaldiaren Kofradiaren ikurra agertzen da, eta atzealdean, parrokiako armarria.

“Eguna argitu bezain laster, apaizburu, zahar eta lege-maisuak bildu ziren -Biltzar Nagusi osoa-, eta, erabakia hartu ondoren, Jesus lotuta eraman zuten eta Pilatoren eskuetara eman. Pilatok galdetu zion: Zu al zara juduen erregea? Jesusek erantzun zion: Zeuk diozu.”

Markos 15, 1-2