Oinazeetako Amaren prozesioa

20:30

Pasio Ostirala

Albiako lorategiak

Oinazeetako Amaren prozesioa Pasio Ostiral arratsaldean (Erramu-igandea baino bi egun lehenago) kofradiak antolatzen duen lehen prozesioa da. Bertan, Abandoko San Bizente Martiriaren elizako kapera batean gurtzen den Oinazeetako Amaren irudia eraman izan da beti. Azpimarratzekoa da Bilboko Aste Santuaren lehen prozesioa dela.

2001ean Nekaldiaren Aita Jesusen irudia kofradiaren ondarean sartzearekin batera, Oinazeetako Amari Albia lorategietatik eta inguruko kaleetatik laguntzen dio prozesioan.

Nekaldiaren Kofradia sortu aurretik, parrokian bertan egoitza zuen Serbiten Hirugarren Ordenak antolatzen zuen prozesioa, eta bere ohiko Oinazeetako Amaren omenezko Bederatziurrenari amaiera ematen zion.

Zaila da bere jatorria zehaztea, baina XX. mendearen hasieran bada haren berririk, eta beraz, ziurrenik zaharragoa da. Beraz, Bilboko laugarren prozesiorik zaharrena da eta tradizio eta maitasun handia du eliztarren artean. 70 eta 80ko hamarkadetako geldialdi baten ondoren, 1994an berreskuratu zen.