Osasun prozesioa

12:00

Ostegun Santua

Albiako lorategiak

Hirugarren prozesioa, eta berriena, Nekaldiaren Kofradiak antolatua, Ostegun Santuko goizeko Osasun prozesioa da. Desfile honetan protagonista den irudia, Osasun Kristo Santua (2018), bizkarrean darama. Abandoko San Bizente Martiriaren parrokian hasten du bere ibilbidea eta Albiako lorategien inguruko kaleak zeharkatzen ditu.

Ostegun Santu goizean, Santiago katedralean olio santuak bedeinkatzen diren egunean, prozesioko entseina bakoitzean agertzen da kolore berdea, itxaropenaren eta osasunaren kolorea.

Oraindik historia handirik izan ez duen arren, hasiera-hasieratik oso maitasunez hartu zuten, eta une egokia bihurtu da guztion osasunagatik eta bereziki, gaixoengatik eskatzeko.